iconyoutube icontwitter

LAGUN ONAK 1 - TRINTXERPE 0

Larri eta azken segunduan izan bazen ere garrantzitsua den garaipena lortu zuen Txisuk entrenatzen duen taldeak.

Final bat moduan kalifikatuta zegoen azken sailkapenean zen Trintxerperen aurkako partidua. Hala izaki, tentsio haundiko partidua eta berdindua izan zen bigarren zatiaren hasera arte.

Lehen zatian berdintsua izan arren aukera onenak Lagun Onak futbol taldeak izan zituen Zabala eta Jon Anderren oinetan. Bigarren zatia hastearekin batera partidua asko berotu zen eta Trintxerpe jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Hortik aurrera partiduaren zama Lagun Onak ek eraman zuen baina gol aukera garbi garbirik egin gabe.

Bost minutu faltan etorri zen aukera garbi bat, baina Zabalak huts egin zuen eta hiru minutu faltan zelairatu berria zen Salegi zestuarrak sartu zuen gola. Asko ospatu zen gola Garmendipeko zelai, aulki eta zelaian, jokalarien poztasunerako.

3 puntu hauekin orain jaitsiera postuak bost puntutara daude, baina ezin da despistatu eta hurrengo jardunaldian Oiartzunera joan behar da punturen bat urratzera.

ZORIONAK MUTILAK!

Hamaikakoa:
Atezaina: Ignazio Otaño; Atzelariak: Antxola, Gurrutxaga, Ibai, eta Eñaut; Erdilariak: Subinas, Gorostola, Xuban Peña, Jon Ander eta Otamendi; Aurrelaria: Zabala
 
Bigarren zatian zelairatu ziren, Alex jubenila, partidu ona egin zuelarik, Jagoba Orbegozo, Azpiazu eta Salegi.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados