iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 2 - Zamudio 0

Garaipen honekin matematikoki salbatuta eta 10. postuan 8.narekin berdinduta.

lagun-onak-tercera-division
- Hamaikakoa
· Atezaina: Olaziola
· Atzelariak: Santesteban, Egaña, Mendinueta, Tena
· Erdilariak: Palacios, Ruben Aranburu, Elustondo, Arregi eta Otamendi
· Aurrelaria: Gorka Luariz

- Aldaketak
· 55. minutuan: Altolagirre, Arregiren ordez.
· 65. minutuan: Alain, Otamendiren partez.
· 75. minutuan: Arrue, Luarizen partez.

Lehen zatian azpeitiarrak gehiago izan ziren bizkaitarrak baino eta joku hobearen ondorioz 3 gol aukera izan zituzten eta horietatik bat Luarizek barrura sartu zuen. Justu gola baino 2 minutu lehenago beste aukera bikain bat utz egin zuen donostiar aurrelariak. Markagailua haunditzeko aukera bat gehiago ere izan zuten baina ezin izan zen.

Bigarren zatian bizkaitarrek gehiago bultzatu eta baloiaren jabe egin ziren lehen hogei minututan, etxeko taldea zelai erdia gainditzeko gai ez zelarik. Baina 65 minututik aurrera Lagun Onak kontraeraso bikainak burutzen hasi zen, eta horietako batean 2-0 etorri zen. Hortik aurrera Zamudio jokalariak ahalegindu ziren markagailuan diferentzia murrizten baina Olaizolak egindako geldiketa ikusgarri baten ondorioz ezin izan zuten horrelakorik burutu.

Golak
1-0: 20. minutuan. Gorka Luarizen gol bikaina, Santestebanen pase luze bat jaso ondoren, kontrol bikaina eta atezainaren gainetik gol ederragoa oraindik, txapela kentzeko moduko gola.
2-0: 70. minutuan. Eraso jokaldi bikaina talde guztiarena. Palaciosek, Altolagirreri bandara pasea, honek aurrenekoan Luarizi eta honek atezaina eta atzelari bat atzean utzi ondoren eta kasik angelurik gabe berriro ere gol bikaina.

Jokalari onenak (beti ere aurkako entrenatzailearen arabera): 3 puntu Gorka Luariz, 2 puntu Hodei Mendinueta eta puntu 1 Iñaki Olaizola.

Aipatzekoak baita ere Egaña eta Santestebanek egindako partidua, oso serio egon zirelarik defentsa lanetan.
Gorka Luarizek 12 gol daramazki dagoeneko, denboraldi bikaina burutzen ari delarik.
Taldeak iada 44 puntu ditu eta orain helburu bakarra dugu, gipuzkoako lehen taldea izatea. Horretarako puntuz berdinduta dagoen Beasain aurreratu behar dugu.

Hurrengo asterako: baja izango dira, Mendinueta eta Santesteban 5. txartela ikusi bait zuten eta aldiz Etxeberria eta Julen Aranburu berreskuratuko ditu taldeak, bata santzioa bete ondoren eta besteak medikuaren alta izango duelako iadanik.

Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados