iconyoutube icontwitter

Ohorezko Infantil mailan Kopako Finala Añorgara

LAGUN ONAK 1 - AÑORGA 1 (Penaltietan Añorgatarrak txapeldun)

lagunonak-ohorezko-infantil-kopa-finala
Pasa den larunbatean, Zarauzko Asti futbol zelaian ikuskizun ederra zentzu guztietan eskaini zuten, Azpetiti eta Añorgako gazteek.

Partidu oso lehiatua izan zen, non azpeitiarrek oso gogor ekin zioten lehiari eta lehen 15 minututan 3 gol aukera izan zituzten baina ez zute golik sartu. Hortik aurrera partidua parekatu eta añorgatarrak hurbildu ziren lehen aukeran gola egin zuten. Orduan Lagun Onakeko jokalariek gogor ekin zioten, agian bihotz gehiagorekin buruarekin baino, hala eta guztiz partidua amaitzeko asko falta ez zela berdinketa lortu zuten.

Berdinketarekin penaltietan erabakitzen zen finala, eta añorgatarrak gehiago izan ziren. Pena bat izan zen zaletu, teknikari eta jokalarientzat, baino burua altxatu eta aurkariak zoriondu zituzten errespetu haundiz.

Bi denboraldi bikain egin dituzte, Rikardo Amubieta eta Gorka Ibargurenen mutilek, aurreko urtean kopa irabazi eta aurten azpitxapeldun geratu bait dira. Futbolean ondo jolasteaz gain kiroltasun aparta erakutsi zuten partida amieran, bejondeizuela gazteak.

Zorionak guzitoi, jokalari,teknikari eta guraso guztioi!!

lagun-ohorezko-infantilak-kopa-finala-2    lagun-ohorezko-infantilak-kopa-finala-2

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados