iconyoutube icontwitter

Portugalete 1 - Lagun Onak 1

Puntu benetan zaila atzokoan lehen taldeak lortu zuena Portugaleteko La Florida futbol zelaian, oroitzapen oso onak dakarkizkien futbol zelaian, hantxe izan bait zen txapeldun Lagun Onak futbol taldea orain dela bi urte. Etxeko taldeak 6 partida jarraian zeramatzan irabaziz baina azpeitiarren aurka ezin izan zuen garaipena lortu sailkapen nagusian 3. postuan aurkitzen den taldeak.

Azpeitiarrek lehen zati oso ona egin zuten eta aldagelara joan aurretik Tenak ateratako falta jaurtiketa baten ondoren Santestebanek baloia sareetara bidali zuen buruz.

portugalete-lagun-onak  

Argazkian, Julen Santesteban atzoko goleatzailea partiduan.

Atsedenaldiaren ondoren talde bizkaitarra izan zen nagusi, eta korner baten ondorioz partida berdindu zuten Vitoria goleatzailearen bitartez. Hala eta guztiz talde azpeitiarreak lan bikaina egin zuen eta emaitzari lortzea lortu zuen amaiera arte.

Egun talde azpeitiarra 9. postuan dago, Beasain taldearekin berdinduta.

Jokalari onenak aurkako entrenatzailearen arabera beti ere: Olaizola atezaina 3 punturekin, Santesteban 2 punturekin eta Gorka Luariz 1 punturekin.
 
Aipatu bestalde Egaña eta Etxeberriak egindako partidua Julen Aranbururenarekin batera, taldeari seriotasun eta sendotasun haundia eman bait zioten.

Hamaikakoa:
· Atezaina: Olaizola · Atzelariak: Sebas, Egaña, Tena
· Erdilariak: Julen Aranburu, Javi Palacios, Santesteban, Elustondo, Jon Arrue · Aurrelaria: Gorka Luariz

Golak: 43. minutuan, Santesteban. Portugaletekoa, 56. minutuan, Vitoria jokalariaren bidez.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados