iconyoutube icontwitter

GIRO BIKAINA ETA HIRU PUNTU GARRANTZITSU

Larunbat arratsaldean Garmendipe futbol zelaian, partidua hasi aurretik eta partiduan zehar giro bikaina izan genuen, azpimarratu behar delarik Azkoititik jende asko etorri zela, harmailetan giro bikaina jarriz. 500 lagunetik gora bildu ziren partidua ikustera.

lagunonak-anaitasuna-garmendipe

Partidua hasi aurretik aipagarria izan zen Lagun Onak futbl taldeak Iñigo Saizar eta David Tejera jokalari ohiei egindako omenaldia, non Mikel Izurieta lehendakariak urrezko insignia jarri zien. Baita ere aipatu partidua hasi aurretik izandako minutuko ixilunea, zuzendaritza taldeko den Elvira Morejonen aita eta Alebin mailan jolasten duen Pedro Iriarte jokalariaren amaren oroimenez egindakoa, hunkigarria benetan Xabier Madinaren doinupean egin zena.

Partiduaren laburpena egiterako orduan, aipatu behar zelaiaren egoera tamalgarria azken egunetan egindako euri jasen ondorioz. Partiduan zehar esan genezake jokua eta aukerak Anaitasunak jarri zituela baina markagailura igo zen gol bakarra Lagun Onak futbol taldeak egin zuela 43.minutuan Gorka Luarizen bitartez. Hona hemen Lagun Onak futbol taldetik jolastu zuten jokalarien zerrenda:

- Olaizola, Egaña, Tena, Beñat, Goikoetxea, Mendinueta, Aranburu, Elustondo, Ruben, Arrue, Luariz.
Bigarren zatian beraien aukera izan zuten baita ere, Unai ETxeberriak (Egañaren ordez), Arregi (Aranbururen ordez) eta Alain Guridik (Arrueren ordez)

Hitz gutxitan: giro aparta, zelaia tamalgarri, jokua eta aukerak Anaitasunak eta gola Lagun Onakek. Ea datorren urtean ere derbietaz gozatzeko aukera dugun.

Hurrengo orrialdean dituzu derbiko argazkiak.



Lagun Onak - Anaitasuna derbiko argazkiak. Argazkiak tamaina handiagoan ikusteko egin klik argazkian xaguarekin.

[widgetkit id=330]

 

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados