Liderrari handi geratu zaio Lagun Onak 3-0 irabazi zuten atzo Jubenilen Euskal Ligako mutilek Gernika liderraren aurka jokatutako partida. Gogoz atera ziren zelaira. Garaipena nahi zuten eta 90 minututan dena emateko prest zeuden. Lana zen partida irabazi ahal izateko giltza, bazekiten hori gure mutilek, eta hustu egin ziren. Indartsu eta intentsitatearekin, denboraldi honetan partidarik galdu gabe zegoen Gernika punturik gabe…
2-0 irabazi zuten atzo Ohorezko Erregional Mailako neskek Goierri Gorriren aurka jokatutako partida. Denboraldi hasiera gorabeheratsua iraulita, laugarren garaipena jarraian eskuratu dute neskek, eta goiko postuetan egonkortzen hasiak dira jada. Lehen minututik argi ikusi zen partida gogorra izango zela. Indartsu eta intentsitate handiarekin atera ziren bi taldeak zelaira, aurrean presio altua eginez. Horren ondorio izan zen 12. minutuan sarean amaitu zen Lagun Onaken lehen…
Lagun Onak: Martin, Igor, Cayetano (Renovales), Barquero, Leunda, Celihueta, Ximon, Aranburu, Orbegozo, Elustondo (Otamendi) eta Arufe (Etxaburu). Deusto: Iñaki, Aitor, Ekaitz, Gari, Garro, Exposito, Tejada, Gibert, Iñigo, Ambiko eta Gillermo. Iragan larunbatean puntu bakarrarekin gelditu behar izanaren zapore gazi-gozoa aldatzeko aukera zuen Lagunek Deustoren aurka. Beste behin, ordea, berdinketarekin konformatu behar. Batez ere, bigarren zatian egin zuen aurrera talde azpeitiarrak; ate aurrean…
Lagun Onak: Martin, Igor, Cayetano, Barquero, Julen, Aranburu, Harri (Leunda, 46.min), Gorka (Ximon, 56.min), Orbegozo, Otamendi (Arufe, 73.min) eta Etxaburu. Santurtzi: Kevin, Soraluze, Castejon (Rekejo, 46.min), Aranbarri, Jaime, Marroki, Beñat, Cubero, Jon Martin (Ugalde, 84.min), Kepa eta Varela (Camilo, 53.min) Epailea: Gaizka Arbaiza. Laguneko Barqurori eta Juleni txartel horia erakutsi zien. Santurtziko Castejoni, Kepari eta Soraluzeri ere bai, Larunbat arratsaldean Hirugarren Mailako 10.…