Datorren denboraldian Lagun Onak Futbol Eskolako partaide izan nahi baduzue, lagun berriak egin, futbolaz ikasi eta ondo pasa, uztailaren 1.etik 24.era edo plazak bete arte, izena emateko aukera irekia izango duzue. Jarraian duzuen formularioa betetzea nahikoa da!
Gogoratu, nola ez, aurreko urteetan izena emanda zareten guztiok Futbol Eskolako partaide izaten jarraitzen duzuela, eta izen ematea, mutilei dagokienez, 2018an jaiotakoei bakarrik dagokiela.
Nesken kasuan, berriz, benjamin (2017/2018) eta alebin (2015/2016) urteetan jaiotako jokalari berriei soilik dagokie.
Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetan argituko zaizkizue, 683 227 649 telefono zenbakira deituta.
Mila esker, eta laster ikusiko garelakoan, AUPA LAGUN!!!!
LAGUN ONAK FUTBOL TALDEA
Jarraian izen-emate formularioa: